lunes, 27 de febrero de 2012

La Mente en pañales (A Child's World) (2001) - Niños y Niñas

Hona hemen oso interesgarria iruditu zaigun bideoa. Neska eta mutilei lotuta dauden estereotipoei buruz eta sexuen arteko ezberdintasun batzuei buruz hitz egiten digu. Ikusi eta gozatu!

Klikatu hemen!

lunes, 13 de febrero de 2012

3.saioa: Nondik norakoak deskubrituz

"SI SE PUEDE IMAGINAR... SE PUEDE PROGRAMAR"


Gaurkoan, zenbait ikaskide izan dira klase hasierako protagonistak; aurreko klasean egin genuena gogoratu dute eta baita gaurko klasean egin behar genuena azaldu ere, Kilikatik blogaren laguntzaz.
Ohitura bilakatuko den eralazio saio bat egin dugu denak zutik geundelarik, begiak itxitak, geure pentsamenduan murgilduta, beste mundu batean, une desberdinean.
Azkenik, irakurri ditugun kapituluen ildora, Introducción a la Tecnología Educativa, esan, honako hau komentatu nahiko genukela:

  •  Mamia: lehenengo kapituloan azaltzen digu teknologia berriak oso murgilduak daudela gure egunerokotasunean. Honen aurrean denon iritzia ez da berdina; hau da, batzuen ustez "deshumanizazioa"  dakarte eta besteen ustez, aldiz, mundu zoriontsuago batera eramango gaituzte. Bigarrenean, aldiz, teknologia berriak nola eraldatu diren azaltzen digu; 50-60ko hamarkadan teknologia berriak hezkuntzari lotzen hasi ziren, eta baita geletan agertuz joan ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatu nahian. 
  • Hitz gakoak: Teknologia berriak-garapena-hezkuntza-iritzi desberdinak-2.0
  • Galderak: 1) Ikasle-irakasleen arte harremana bera izaten jarraituko du ala robotizatuagoa izango da?2) Zein dira teknologia berrien mugak? 3) Nola motibatu irakaskuntza tradizionala urte askotan zehar aplikatu duen irakasle bat?



 Eta orain, zuekin elkarbanatu nahiko genukeen bideotxo bat:


Bideo honek, mezu argi bat dauka. Behin ikusita, hitzak soberan daudelakoan gaude. Baina, hala ere, hona hemen geure aportazio txikia: harresiak eraikitzen dizkigute eta ez dugu horren inguruan pentsatzen, horiek gainditu ezin ditugula pentsatzen dugu eta listo. Buka dezagun pentsamendu eredu horrekin eta AURRERA! Ikusi eta gozatu!!









NONDIK NORAKOAK - JAKINMINA- NORAEZEAN - GALDUTA

lunes, 6 de febrero de 2012

2. saioa: Lehenengo pausua

Gure ustez, gaurko klaseak nolabaiteko ikusmina sortu du: irakasle ezezaguna, ikasgai berria, zeregin berriak... Era bateko eta besteko zurrumurruak entzuten ziren: "Azterketa egongo ote da?", "Que guay! un blog", "hain musika lasaia goizeko ordu hauetan?"
Dena den, oso argi geratu egin zaigu gauza bat: ikasgai honetan ez dugu hezkuntza metodo tradizionala jasoko. Oraindik ez dugu Alaitz ondo ezagutzen, baina argi utzi digu gure ideiak, desioak, beldurrak... azaleratzeko aukera izango dugula. Ez du ezertarako balio zerbait irakastea ez bagudu ikaslea irakaste prozesu horretan benetan nahasten.
Baina... zein izan daiteke ikaslea irakasgaian nahasteko metodo errezago bat? Talde lana. Talde lana oso garrantzitsua da agertuko diren beldur edo zalantza horiei aurre egiteko eta askotan galtzen dugun segurtasun hori berreskuratzeko eta prozesu osoan mantentzeko.
Beraz... ekin dezagun aurrean dugun lanari! Eskerrik asko eta ongi etorriak bidai honetan egingo ditugun pausu guztietara.


<<Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo>> Benjamin Franklin.






Hauek dira gaurko klasearen ondoren aukeratu ditugun hitzak: Hasiera - Berriztatzailea - Saltseatu - Pazientzia