jueves, 26 de abril de 2012

13.saioa: Aurkezpenak 3

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu lagun.

Lehenengo taldea KLIKASTEN izan da, eta taldekideek TIK eta TAK-ei buruz aritu dira.
Lehenengo, antzerki modukoa egin dute non lehenengo, oso irakasle zorrotza eta ondoren lankidetzazko irakaskuntza proposatzen zuen irakaslea agertu zaizkigun. Lehenengo irakaslearen kasuan, teknologia berriak TIK moduan sartu izan dute, eta bigarrenaren kasuan, aldiz, TAK moduan (non argi geratu den tresnak menperatzeaz gain metodologia egokia ere erabili beharko dugula eta orain arteko ereduak gainditu behar ditugula irakaskuntza esanguratsua eskaini nahi badugu).
Ondoren, eurek grabatutako bideoa aurkeztu digute, eta esan behar dugu oso ondo egon dela (guri behintzat taldeko kideak egindakoa zela konturtatzea kostatu egin zaigu, oso ondo landua baitzegoen).
Ondoren, klasean landutako hainbat programa erabiliz, teorian pixka bat sakondu dute, Axiomak azalduz, beste gauza batzuen artean. Hemen argi geratu da umeek euren intereseetatik abiatu behar direla ezagupenak ikasteko.
Euren ebaluzaioan kontatu digute taldean ez dagoela ez teknofilo ez teknofoborik, eta jakinmina eta interesa piztu zaiela lanean sakondu heinean (pil pilean dagoen TIK eta TAK en arteko eztabaida hori ezagutu dutela ahaztu barik).

Esan behar dugu oso aurkezpen polita, eramangarri, landua eta entretenigarria egin dutela, eta hain gai teorikoa izanda oso ondo jolastu dutela kontzeptu guztiekin gure arreta aurkezpen osoan zehar mantentzeko. Gainera, ezin dugu ahaztu klasean ikasitako baliabide teknologiko ugari erabili izan dituztela, eta horrek ere ageria utzi du euren interesa eta motibazioa. Beraz.... zorionak Klikasten taldeari!






Bigarren aurkezpena, KUKULUMUTXU taldearen esku izan da. Talde honek, teknografien gaiari buruz hitz egin digute. Gai hau beste bi alditan izan dugu gelako aurkezpenetan, baina talde bakoitzak bere erare egin du eta hau asko gustatzen zaigu, irudimenari ekin diotela argi dagoelako. Gaurkoan, taldekide bakoitzak bere teknografia prestatu egin du, musika, argazkiak eta testu laburrak aukeratuz. Teknografia bakoitza amaitzean, protagonistak zapi bat hartu, hitz bat irakurri eta kandela bat piztu egiten zuen. Hitz hauek esanahi handiko hitzak izan dira: berotasuna, laguntasuna.... Azkenik, teknografia guztiak aurkeztu ondoren, oso triste eta hutsik zegoen panpina margoztu egin dugu guztion artean, gure sentimenduak plazaratuz.
Oso aurkezpen polita eta unkigarria izan da, eta asko gustatu zaigu euren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izatea, bakoitzak bere bizitzan garrantzitsuak izan diren kontuei jarri diotelako arreta.
Uste dut aurkezpen honek klaseko beste kide guztioi gure teknografia egiteko gogoa piztu digula, bizi izandako gauza garrantzitsuak plazaretzeko eta gordetzeko era oso polita delako.
Hain ondo egin dutenez eta hainbat sentimendu sortarazi digutenez..... zorionak ere Kukulumutxu taldeari!


Azkenik, aipamen txiki bat egin nahi diogu Amaiari, bere gaixotasuna dela eta ezin izan duelako klasera etorri. Musu handi handia berarentzat, eta espero dugu laister klasean berriz izatea.








Beraz, UNKIGARRIA, SENTIMENDUAK, EZAGUPENAK, eta LANA hitzak dira, gure ustez, gaurko klasea hobeto errepresentatzen duten hitzak.





"Los sentimientos y las emociones son el lenguaje universal que debe ser honrado. Son la expresión auténtica de quiénes somos"


Azkenik, hemen uzten dizuegu ARMONIKA LEWINSKY taldeak (eskerrik asko!!) euren aurkezpen egunean egindako argazkia. BESARKADA BAT GUZTIENTZAT!



martes, 24 de abril de 2012

lunes, 23 de abril de 2012

12. saioa: Aurkezpenak2

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu klasean KuxkuzeatuzHaurhezkuntzabilbo eta gure taldearen, Laumilakoloren, eskuz. Hirurak guztiz ezberdinak! Teorikoagoak, praktikoagoak...ikus dezagun zer egin dugun gaurko klasean!!

Kuxkuzeatuzi dagokionez, gai oso teoriko bat aurkeztu digute: Eskola 2.0. Gai teorikoa izan bada ere, modu erraz batean azaldu dute, emaitzak oso positiboak izanik.


     Gaia lantzeko, errealiatean oinarritu dira, hau da, gure gizartean eta eskoletan zein den benetako egoera aztertuz.
     Horretarako gaur egun eskoletan lantzen diren proiektuetan oinarritu dira hainbat adibide emanez: etwinning proiektua, iearn pangea proiektua, Arangoitiko eskolaren bloga, eta abar. Gaur egungo eskoletan lantzen diren hainbat proiektu ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu, oso baliagarria izanez.
     Geroago, irakasle bati egindako elkarrizketa aurkeztu digute eta aurkezpenari amaiera emateko oso jarduera polita egitea pentsatu zuten baina ez dugu denborarik izan. Jarduera story jumper programarekin ipuinak sortzea zen baina lehen esan dugun moduan ez dugu denborarik izan. Pena bat izan da benetan!!
Aurkezpena oso ondo egon da, teoria praktikara eraman baitute, emaitza oso positiboak lortuz. 



     Haurhezkuntzabilboren inguruan esan behar dugu aurkezpena oso ondo egon dela nahiko teorikoa izan arren. Teknografiaren inguruan lanak egin dituzte eta oso politak izan dira egindako bideoak. Lehenengo eta behin, sarreratxo bat egin dute landutako gaia aztertuz.

     Ondoren, Movie maker programa nola erabiltzen den erakutsi digute, aurkezpenean bertan bideo bat nola egiten den erakutsiz.

     Geroago, egindako bideoak erakutsi dizkigute eta oso politak izan dira, bai argazkiak bai musika. Azkenik, egindako lanetatik ateratzen dituzten ondorioak aipatu dizkigute eta izandako arazoak ere bai.
Aurkezpenarekin bukatzeko, jarduera bat prestatu dute non guztiok parte hartu izan dugun. Talde bakoitzak kartulina batean irakasle nortasunaren inguruko hitz batzuk aipatu ditu. Ekintza honekin, talde lana bultzatzea eta gaian gehiago sakontzea lortu dute.
Hasieran aipatu dugun moduan, aurkepena oso ondo egon da eta gainera Movie maker programa nola erabiltzen den ikusteko aukera izan dugu, gauza berriak ikasiz.




     Eta, azkenik, gure (Laumilakoloren)aurkezpenaren inguruan esan oso pozik gelditu garela egindako lanarekin, azken orduko ustekabeak izan arren. Klasera heldu bezain laster, konturatu ginen egindako bideoaren sarrera ez zela ikusten eta hasiera batean oso urduri jarri bagina ere, berehala konpondu genuen arazoa hainbat irtenbide bilatuz eta urduritasuna alde batera utziz. Azkenean oso pozik gelditu gara lortutako emaitzarekin eta orokorrean taldea ere oso pozik gelditu da, bideoa oso ona zela esanez.
     Hasiera batean ez genekien nola bideratu gure lana oso teorikoa baitzen eta hasieratik gure helburua jendea ez apertzea eta ondo pasatzea zen, betiere geure ezagutzak handituz. Pentsatuz eta pentsatuz, bideo dibertigarri bat egitea erabaki genuen, telebistako programa batean oinarrituta: 50x15!!


 Horretarako, gidoia eta eszenatokia ondo antolatu behar izan genuen, bideoari errealismoa emanez. Bideoa antolatu aurretik, teoria guztia aztertu genuen eta hainbat artikulu eta bideo ikusi eta gero, lanari ekin genion. Landutako teoriatik informazio garrantzitsuena atera genuen eta hortik abiatuz, galdera batzuk planteatu genituen 50x15 programan agertzen den moduan.
Galderak antolatu bezain laster, bideoa grabatzen hasi ginen. Bakoitzak paper bat izan zuen programa honetan: aurkezlea, jokalariak eta aditua. Eszenatokia prestatu, gure paperean sartu eta grabaketekin hasi ginen! Bideo dibertigarri bat antolatzea erabaki genuen hasiera batetik eta lehen esan dugun bezala lortu dugulakoan gaude. Gainera, bideoan klaseko taldekideek ere parte hartu izan dute, beraien arreta bermatuz eta interesa piztuz.

    Aurkezpenari amaiera emateko, oparitxo bat eman diegu klasekideei: blog bat sortu dugu guztiok parte hartu ahal izateko eta nahi ditugun gauzak lagunekin konpartitzeko. Oso erabilgarria da, bertan gure zalantzak aipa ditzakeegulako eta gustuko ditugun gauzen berri ere emateko.

   Azkenik, geure aurkezpena egin ahal izateko erabili genuen materiala jarriko dugu zeuen esku. Hona hemen link batzuk:



miércoles, 18 de abril de 2012

11. saioa: Aurkezpenak1

AURKEZPENAK

Aste Santua amaitu eta klasera bueltatu gara berriz ere!!

Aurkezpenak izan ditugu gaurkoan, hiru talderen eskutik (JakinminezikasiEtorkizuna eraikitzenArmonikalewinsky)! Danak desberdinak, diferenteak, ezberdinak, oso... baina hala ere izan dute zer edo zer amankomunean: BEREZITASUNA. Denek egin dute lan polita denon aurrean aurkezteko griñaz, gogotsu.

Baina orain bakoitzari buruzko balorazioa egitea dagokigu!

Esan dugunez, Jakinminez ikasiz izan da lehenego taldea; Joana, Alberto, Iratxe eta Janire. Euren aktore/aktoresa konpetentziak erakutsi dizkigute, "Callejeros" programa antzerako bat eginez! Gaurkoan drogak, Maldivak edo Thailandiari buruzkoa  izan beharrean Blogei buruzkoa izan da programa! Blogen mundua murgildu gaituzte, Haur Hezkuntzako irakasle batzuen iritzia gelara ekarriz. Irakasgai honetan blogen gaia maiz atera da, eta talde honi esker orain badakigu zein izan daitekeen blogen erabilera Haur Hezkuntzan!

Etorkizuna eraikitzen aurkeztu diguten gaia teknografia izan da. Nora, Imanol, Itxaso eta Anek bideo batean ustartu dituzte irakasleen jarrera on eta txarren adibideak eta bakoitzaren teknografia laburrak. Lehenengo partea oso ona izan da, adibide soil eta argiekin ikustarazi baitigute zein den etorkizunean hartu beharreko jarrera! Euren teknografiei dagokionez, gelakideak ez ezik gure hurbileko lagunak ere badira, beraz asko emozionatu gaituzte egindako bideoekin! Bideoetan txikiak zireneko argazkiak jarri dituzte, identifikatzen dituzten esaldi laburrekin eta Ken Zazpiren "Itsasoa gara" abestia azpitik jarrita, benetan oso polita izan da, unkitu gaitu, eskerrik asko talde!!!

Saioa bukatzeko, Armonika Lewinskyren aurkezpena izan dugu, Itxaso, Jabi, Endika eta Ainhoaren eskutik ( beltzez jantzita denok, oso ondo sinkronizatuak =) ). Taldeka jesarri gara eta guztion eskuak zintarekin lotu dituzte, hasieran teknologia berriekiko erresistentzia horiek errepresentatuz. Musika, Irudiak, Bideoa, dena oso oso ona eta landua izan da! Zuhaitza eta haziaren metafora oso originala izan da, eta sortutako ambientea ere!
Bukatzeko lehen aipatutako "kate" horiek apurtu eta erresistentzia horietatik libre geratu gara!


Guztiek baliabide desberdinak erabili dituzte, aurretik erabili ez zituztenak ziur aski. Honek onurak ekarri ditzakelakoan gaude, etorkizunari begira batez ere. Norberak egindako lanaz zein besteek eskaini dizkigutenetan oinarrituz sorlan berriak ekoiz ditzakegu, desberdinak, berriak...

Azkenik esatea, bakoitzak bere xarma izan duela. Hunkituarazi gaituzte, barre algarak sortarazi dizkigute, zer etorriko zer etorriko zai egonarazi gaituzte, jakinminez... laburki esanda, gaurkoan GOZATU dugu!!
MILA ESKER TALDE!!



Gaurkoan txikiko maitagarri hauen barre algarak eskaini nahi dizkizuegu... DASTA ITZAZUE!




ALGARAK - URDURITASUNA- DESBERDINA - HASIERA


"El hombre sufre tan terriblemente en el mundo que se ha visto obligado a inventar la risa"  Friedrich Nietzsche (1844-1900) (filosofo alemana)

lunes, 2 de abril de 2012

10. saioa: Azkenengo pausoak ematen

Gaur klasera heldu bezain laster, talde bakoitzak azaldu du lanean zer egiten ari den eta izan dituen arazoak. Talde gehienek nahiko ondo daramate irakasgaia, bai Blog-a bai lana. Talde bakoitzak euren esperientzia kontatu ondoren, irakasleen konpententziei buruzko bideoa ikusi dugu eta zer kasualitatea!! Manuel Areak egindako bideoa zen, gure lana egiteko ikusi genuen bideoa!!
Klasea bi zatitan banatu da: klase magistrala eta talde lana. Lehenengo orduan, bideoa (Manuel Area) eta power pointa ikusi dugu. Power Pointean erabili ditzakegun hainbat baliabide azaltzen ziren:
Mapa mentalak
Google Docs
Hot potatoes
Youtube, bloga, sare sozialak...
Gero, ordu bat izan dugu lanarekin aurrera egiteko eta lana amaitzen eta aurkezpena prestatzen hasi gara.



Horren ezaguna zaigun Manuel Area Moreiraren ingurukoinformazioa bilatzeko txokoa eskainiko dizuegun hemen: egin klik!

                                                                                   Manuel Area Moreira (2011)




Hitzak:
konpententziak
gogoa
urduritasuna
amaiera




domingo, 1 de abril de 2012

9.saioa: Denbora ongi aprobetxatu behar dugu!

Asteleheneko saioan klasekideen lanei buruz apur bat entzun dugu, eta lanen inguruan hitz egin ostean talde bakoitzak bere lana egiten jarraitu du. 
Hasieran, artikulu interesgarri bat irakurri dugu. 
*Nahi izanez gero, irakurtzeko linka daukazue hemen:

Gainera, programa berriekin harremanetan hasi gara; GoogleDocs eta Movie Maker. Taldekide batzuk badakite erabiltzen beraz elkarri lagundu diogu guztiak programa hauek erabiltzen ikasteko. Bigarrena lehenengoa baino zailagoa da, baina ondo menperatzea lortuko dugulakoan gaude!

Lanari dagokionez, zer eta nola egingo dugun badakigu, baina arazoa denbora falta da. Oporretatik bueltan irakasgai guztietako lanak entregatu behar ditugu, eta lan honi denbora nahiko eman behar diogu klasetik kanpo. Klasean esan bezala, gure lana IKTen inguruan irakasle batek izan behar dituen konpetentziak da, eta lana aurkezteko grabaketa erabiltzea pentsatu dugu, beraz aurkezpena ondo egin nahi badugu, denbora ezinbestekoa da.



"Trabajar en equipo divide el trabajo y multiplica los resultados."

ILUSIOA-LANA-ALDAKETA-INDARRA