lunes, 14 de mayo de 2012

Azkenengo sarrera

"Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak".  Orain dela lau hilabete orain arte izandako irakasgaiekin zerikusirik ez duen irakasgai honen izena entzun genuen lehenengo aldiz. Lehenengo saioan lauhilabete honetan zehar gure ikaskuntza prozesuan laguntzaile izango zena ezagutu genuen: Alaitz. Irakasle berria, gaztea, eta nahiz eta momentu horretan jakin ez, irakasgaia bezain desberdina.

     Alaitz jakinaren gainean zegoen: teknologia berriek sentimendu oso desberdinak sortarazten dituzte pertsonengan; beldurra, jakinmina, interes eza... eta horregatik, taldea gehiago ezagutzeko asmoz , talde bakoitzak teknologia berriekiko sentitzen zituen erresistentziak gelarekin konpartitzea eskatu zigun. "Erresistentzia horiei agur esatea lortuko dugu?" Hori izan zen gure galdera.

     Esan bezala, izandako lehenengo erronka blog-a sortzea izan zen: laumilakolore.blogspot.com. Blogak ezagutu ezagutzen genituen, baina geure blog propioa izan eta maneiatzen EZ. Laster hasi ginen blog-a eraikitzen, apaintzen... horretarako guretzat ezezagunak ziren terminoak erabiltzen hasi ginen: javascript, URL, HTML, gadget, etab. Gehienentzat mundu berria eta ezezaguna izan zen. Izan ere, blog-a martxan jartzea ez zen lan makala izan, jendea orokorrean galduta eta kezkatuta zebilen, baina horri aurre egiteko, irtenbideak bilatzeko saioa izan genuen, non metodologia berriaren eta egin beharreko blog-aren inguruan hausnartu genuen.
  
Behin arazo eta zalantzak argituta, materian sakonduz joan ginen eta blog-a sortuz joan ez ezik, programa berriak ezagutzen ere hasi ginen. GlosterEdu adibidez. Programa honekin, posterrak egiteko aukera izan genuen, irudimena landuz.
  
  Arazoak lasaitasunez argitzen direnean, emaitzak beti onak dira. Beraz, hurrengo saioak inongo arazorik gabe igaro ziren. Baina, Alaitzek egin beharreko lana aurkeztean"noraeza","galduta gaude", "estresa" hitzak berriro entzuten ziren. Jendeak ez zekien zer egin behar zuen, nola planteatu behar zuen lana, Alaitzek zer eskatzen zuen ...Orain zer da egin behar duguna?

     Noraezari agur esan, txipa aldatu eta lanari ekin genion! Gure gaia irakasleen konpentziak IKT inguruan zen. Artikuluak irakurtzen eta bideoak ikusten hasi ginen, baina galdera asko enituen gure buruetatik korrika, "Nola antolatuko dugu lana?" "Zein baliabide erabiliko ditugu?"Hasiera batean ez genekien nola bideratu, gaia oso teorikoa baitzen eta hasieratik gure helburua jendea ez apertzea eta gozatzea baitzen. Pentsatuz eta pentsatuz, bideo dibertigarri bat egitea erabaki genuen, telebistako programa batean oinarrituta: 50x15!! (Bideoa)

     Lana egiterako orduan, hainbat zailatsunekin topo egin genuen: baliabideak, materiala, denbora falta, estresa...Lan on bat egin nahi dugu bai ez daukagu denborarik! EZ DA POSIBLE!!!! Pentsamendu negatiboak alde batera utzita, lana egin genuen, emaitza oso positiboa izanik.

     Aste santutik heldu bezain laster, lehenengo aurkezpenak hasi ziren. Taldeek urduritasuna alde batera utzita, zelako lanak egin zituzten! Orokorrean oso maila altua egon zen! Hiru lan eta hirurak guztiz ezberdinak!! OSO ONDO TALDE!!

     Aurkezpenekin jarraituz, gure lana aurkezteko momentua heldu zen!! Lana aurkezteko ordua heldu eta nola ez, eragozpenak! Baina bueno, egindakoa aurkeztu eta kritika ez zen hain txarra izan! Egindako lanarekin pozik gaude, gogotsu eta pozik egin dugu eta!
Gure aurkezpenaz gain, beste bi ere egin ziren, guztiak oso onak eta desberdinak izanik: Eskola 2.0 eta Teknografia. Lehenengoari dagokionez, bakarrik esatea Haur Hezkuntzan zer-nolako proiektuak lantzen diren ikustea oso erakargarria izan dela. Bigarren kasuan, movie maker programa nola erabiltzen zen ikasi genuen, emaitza oso positiboak lortuz. ZORIONAK GUZTIONTZAT!!

     Aurkezpenen hirugarren eguna helduta, aurkezpenak politak, eramangarriak, landuak, entretenigarriak eta hunkigarriak izan direla esan dezakegu. Gure sentimenduak adierazteko aukera izan dugu eta sentimenduak adieraztearen garrantzia azpimarratu da aurkezpenen zehar. Hunkigarriak izan dira benetan!! Asko gustatu zaizkigu bertan landutako gaiak!! LAN ONA NESKA-MUTILAK!!

     Azken aurkezpenak! Aurkezpenak egiteko azkenengo eguna helduta, falta ziren taldeek aurkeztu zuten lana: Erretako pizza eta Astero ostera!! Lehenengo taldeak komikien munduari buruz hainbat gauza aurkeztu digute, komikien erabilera bultzatuz. Irakasteko modu praktiko, erakargarri zein dibertigarria iruditu zaigu eta umeek eurek erabili ditzaketena (PIXTON). Bigarren taldeak Eskola 2.0 gaia jorratu du eta hobeto azaltzeko prezi programa erabili dute. Programa ona iruditu zaigu gaiak beste modu batean antolatzeko. Primeran talde!! OSO ONDO EGIN DUZUE!!

     AZKEN EGUNA HELDU DA! Kurtsoa amaitu da eta ikusi duzue zenbat gauza egin ditugun? Pixkanaka-pixkanaka hasierako helburuak lortu ditugu eta gure jakintza handiagotuz joan gara. Tolerantzia eta pazientzia landu dugu, erronka berrien aurrean "oso zaila da, ez dut lortuko" esaldia alde batera utziz, eta "KAPAZA NAIZ" pentsatuz.
Ziklo edo etapa bat bukatzen bada, baina oso bukaera ona izan duela ezan dezakegu. Izan ere, baliabide berriak erabiltzen ikasi ez ezik, beste metodologia bat ezagutu dugu, klaseko giro ezinhobearekin.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI, BAI ALAITZ, BAI IKASKIDE GUZTIEI!

"No es un adiós, es un hasta luego."





POSTPROGRAMA

Azkeneko eguna iritsi da eta ohikoa ez den moduan programa idazteari ekin diogu: postprograma.
Horretarako, ikasgai honetan ikasitako Glosgster erreminta erabili dugu:

Klikatu irudiaren goiko eskumaldeko izkinean dagoen laukitxo beltzan Glogsterra handiago ikusteko


Gehiago sakontzeko, hitz batzuk idatzi nahi izan ditugu,gure ikaskideen esperientzietan ikasitakoa birpasatzeko asmoz.
Gure ikaskideei esker hainbat kontzeptu berri ikasi ahal izan ditugu, hala nola: teknografia terminoa eta haren erabilera,  blogek ikaskuntza munduan zein nolako erabilgarritasuna izan ditzaketen, Movie Maker erremintaren nondik norakoak, eskoletan erabiltzen diren hainbat proiektu (etwinning proiektua, iearn pangea proiektua...), TIK eta TAK-en arteko ezberdintasuna, komikien erabilgarritasuna Haur Hezkuntzan (Pixton programaz baliatuz) eta Eskola 2.0. gaia (Prezi programa erabiliz).

lunes, 7 de mayo de 2012

14.saioa: Aurkezpenak4

Azken aurkezpenak izan ditugu gaurkoan!


ERRETAKO PIZZA
 taldea izan da gure gaurko lehen protagonista! Hori bai antzezlana, NIKOLE! Latza izan da "andereño"! Eguna asteko modu zoragarria izan da, burutik jota zegoen ikasle txikitxoetan bilakatu gara une batez! Ainhoa beldurtu zaigu eta guzti! ;)
Metodologia kaxkar baten ondoren, etxera bueltatu eta gure andereñok hausnarketa txiki bat egin ostean konturatu da bere lan egiteko era zeharo aldatu dela eta ez datorrela bat bere printzipioekin. Baina, bat batean, hara non KOMIKIEKIN gogoratu dela!! Irakasteko modu praktiko, erakargarri zein dibertigarria iruditu zaigu eta umeek eurek erabili ditzaketena (PIXTON). Bideo baten muntaia ere eskaini digute, non komikien inguruan hitz egin duten pertsona desberdinak (aditu zein zale). Pelikulatxoaren muntaia egiteko ere, hainbat baliabide teknologiko erabili dituzten eta benetan lan ederra sortu dutena! Eskerrik asko horrelako uneak pasarazteagatik talde!





Gaurko bigarren taldea ASTERO OSTERA izan da eta Eskola 2.0 gaia jorratu dute. Gaia nahiko teoriokoa zela aitortu digute baina, hala ere, ondo aritu dira eta aurkezpena eramangarria eta entretenigarria egin dute! Teknologia berriak agerikoak izan dira gaurkoan ere! Ezagutu berri dugun prezi programa erabili dute euren aurkezpena egiteko ohiko Power Point erabili beharrean eta nahiz eta zailtasunak izan dituztela konfesatu ederra atera zaie!! Gainera, teknologia berriei dagozkien "hoztasun" horri aurre egiteko ariketatxo bat proposatu digute. ITZELA! Bakoitzak norberaren izena idatzi dugu papertxo batean eta albokoari pasatu diogu, horrela, izen denak eskuz eskuz joan dira pasatzen eta bertan norberak paper horretan idatzia zegoen pertsonari buruz zeozer idatzi dugu! Ariketaren amaieran bakoitzak bere izena idatzia zeukan papertxoa berreskuratu eta denori marraztu zaigu irribarre bat aurpegietan! Zoragarria da norberari buruzko hitz atseginak irakurtzea, bai horixe! :D
ESKERRIK ASKO KLASE! Eta esker mila zueri ere bai, Astero ostera!




Hau aurrera dijoa etengabean eta amaiera laister dator: urduritasuna, pena, amaiera, algarak, ikaskuntza



jueves, 26 de abril de 2012

13.saioa: Aurkezpenak 3

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu lagun.

Lehenengo taldea KLIKASTEN izan da, eta taldekideek TIK eta TAK-ei buruz aritu dira.
Lehenengo, antzerki modukoa egin dute non lehenengo, oso irakasle zorrotza eta ondoren lankidetzazko irakaskuntza proposatzen zuen irakaslea agertu zaizkigun. Lehenengo irakaslearen kasuan, teknologia berriak TIK moduan sartu izan dute, eta bigarrenaren kasuan, aldiz, TAK moduan (non argi geratu den tresnak menperatzeaz gain metodologia egokia ere erabili beharko dugula eta orain arteko ereduak gainditu behar ditugula irakaskuntza esanguratsua eskaini nahi badugu).
Ondoren, eurek grabatutako bideoa aurkeztu digute, eta esan behar dugu oso ondo egon dela (guri behintzat taldeko kideak egindakoa zela konturtatzea kostatu egin zaigu, oso ondo landua baitzegoen).
Ondoren, klasean landutako hainbat programa erabiliz, teorian pixka bat sakondu dute, Axiomak azalduz, beste gauza batzuen artean. Hemen argi geratu da umeek euren intereseetatik abiatu behar direla ezagupenak ikasteko.
Euren ebaluzaioan kontatu digute taldean ez dagoela ez teknofilo ez teknofoborik, eta jakinmina eta interesa piztu zaiela lanean sakondu heinean (pil pilean dagoen TIK eta TAK en arteko eztabaida hori ezagutu dutela ahaztu barik).

Esan behar dugu oso aurkezpen polita, eramangarri, landua eta entretenigarria egin dutela, eta hain gai teorikoa izanda oso ondo jolastu dutela kontzeptu guztiekin gure arreta aurkezpen osoan zehar mantentzeko. Gainera, ezin dugu ahaztu klasean ikasitako baliabide teknologiko ugari erabili izan dituztela, eta horrek ere ageria utzi du euren interesa eta motibazioa. Beraz.... zorionak Klikasten taldeari!






Bigarren aurkezpena, KUKULUMUTXU taldearen esku izan da. Talde honek, teknografien gaiari buruz hitz egin digute. Gai hau beste bi alditan izan dugu gelako aurkezpenetan, baina talde bakoitzak bere erare egin du eta hau asko gustatzen zaigu, irudimenari ekin diotela argi dagoelako. Gaurkoan, taldekide bakoitzak bere teknografia prestatu egin du, musika, argazkiak eta testu laburrak aukeratuz. Teknografia bakoitza amaitzean, protagonistak zapi bat hartu, hitz bat irakurri eta kandela bat piztu egiten zuen. Hitz hauek esanahi handiko hitzak izan dira: berotasuna, laguntasuna.... Azkenik, teknografia guztiak aurkeztu ondoren, oso triste eta hutsik zegoen panpina margoztu egin dugu guztion artean, gure sentimenduak plazaratuz.
Oso aurkezpen polita eta unkigarria izan da, eta asko gustatu zaigu euren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izatea, bakoitzak bere bizitzan garrantzitsuak izan diren kontuei jarri diotelako arreta.
Uste dut aurkezpen honek klaseko beste kide guztioi gure teknografia egiteko gogoa piztu digula, bizi izandako gauza garrantzitsuak plazaretzeko eta gordetzeko era oso polita delako.
Hain ondo egin dutenez eta hainbat sentimendu sortarazi digutenez..... zorionak ere Kukulumutxu taldeari!


Azkenik, aipamen txiki bat egin nahi diogu Amaiari, bere gaixotasuna dela eta ezin izan duelako klasera etorri. Musu handi handia berarentzat, eta espero dugu laister klasean berriz izatea.








Beraz, UNKIGARRIA, SENTIMENDUAK, EZAGUPENAK, eta LANA hitzak dira, gure ustez, gaurko klasea hobeto errepresentatzen duten hitzak.





"Los sentimientos y las emociones son el lenguaje universal que debe ser honrado. Son la expresión auténtica de quiénes somos"


Azkenik, hemen uzten dizuegu ARMONIKA LEWINSKY taldeak (eskerrik asko!!) euren aurkezpen egunean egindako argazkia. BESARKADA BAT GUZTIENTZAT!



martes, 24 de abril de 2012

lunes, 23 de abril de 2012

12. saioa: Aurkezpenak2

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu klasean KuxkuzeatuzHaurhezkuntzabilbo eta gure taldearen, Laumilakoloren, eskuz. Hirurak guztiz ezberdinak! Teorikoagoak, praktikoagoak...ikus dezagun zer egin dugun gaurko klasean!!

Kuxkuzeatuzi dagokionez, gai oso teoriko bat aurkeztu digute: Eskola 2.0. Gai teorikoa izan bada ere, modu erraz batean azaldu dute, emaitzak oso positiboak izanik.


     Gaia lantzeko, errealiatean oinarritu dira, hau da, gure gizartean eta eskoletan zein den benetako egoera aztertuz.
     Horretarako gaur egun eskoletan lantzen diren proiektuetan oinarritu dira hainbat adibide emanez: etwinning proiektua, iearn pangea proiektua, Arangoitiko eskolaren bloga, eta abar. Gaur egungo eskoletan lantzen diren hainbat proiektu ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu, oso baliagarria izanez.
     Geroago, irakasle bati egindako elkarrizketa aurkeztu digute eta aurkezpenari amaiera emateko oso jarduera polita egitea pentsatu zuten baina ez dugu denborarik izan. Jarduera story jumper programarekin ipuinak sortzea zen baina lehen esan dugun moduan ez dugu denborarik izan. Pena bat izan da benetan!!
Aurkezpena oso ondo egon da, teoria praktikara eraman baitute, emaitza oso positiboak lortuz. 



     Haurhezkuntzabilboren inguruan esan behar dugu aurkezpena oso ondo egon dela nahiko teorikoa izan arren. Teknografiaren inguruan lanak egin dituzte eta oso politak izan dira egindako bideoak. Lehenengo eta behin, sarreratxo bat egin dute landutako gaia aztertuz.

     Ondoren, Movie maker programa nola erabiltzen den erakutsi digute, aurkezpenean bertan bideo bat nola egiten den erakutsiz.

     Geroago, egindako bideoak erakutsi dizkigute eta oso politak izan dira, bai argazkiak bai musika. Azkenik, egindako lanetatik ateratzen dituzten ondorioak aipatu dizkigute eta izandako arazoak ere bai.
Aurkezpenarekin bukatzeko, jarduera bat prestatu dute non guztiok parte hartu izan dugun. Talde bakoitzak kartulina batean irakasle nortasunaren inguruko hitz batzuk aipatu ditu. Ekintza honekin, talde lana bultzatzea eta gaian gehiago sakontzea lortu dute.
Hasieran aipatu dugun moduan, aurkepena oso ondo egon da eta gainera Movie maker programa nola erabiltzen den ikusteko aukera izan dugu, gauza berriak ikasiz.




     Eta, azkenik, gure (Laumilakoloren)aurkezpenaren inguruan esan oso pozik gelditu garela egindako lanarekin, azken orduko ustekabeak izan arren. Klasera heldu bezain laster, konturatu ginen egindako bideoaren sarrera ez zela ikusten eta hasiera batean oso urduri jarri bagina ere, berehala konpondu genuen arazoa hainbat irtenbide bilatuz eta urduritasuna alde batera utziz. Azkenean oso pozik gelditu gara lortutako emaitzarekin eta orokorrean taldea ere oso pozik gelditu da, bideoa oso ona zela esanez.
     Hasiera batean ez genekien nola bideratu gure lana oso teorikoa baitzen eta hasieratik gure helburua jendea ez apertzea eta ondo pasatzea zen, betiere geure ezagutzak handituz. Pentsatuz eta pentsatuz, bideo dibertigarri bat egitea erabaki genuen, telebistako programa batean oinarrituta: 50x15!!


 Horretarako, gidoia eta eszenatokia ondo antolatu behar izan genuen, bideoari errealismoa emanez. Bideoa antolatu aurretik, teoria guztia aztertu genuen eta hainbat artikulu eta bideo ikusi eta gero, lanari ekin genion. Landutako teoriatik informazio garrantzitsuena atera genuen eta hortik abiatuz, galdera batzuk planteatu genituen 50x15 programan agertzen den moduan.
Galderak antolatu bezain laster, bideoa grabatzen hasi ginen. Bakoitzak paper bat izan zuen programa honetan: aurkezlea, jokalariak eta aditua. Eszenatokia prestatu, gure paperean sartu eta grabaketekin hasi ginen! Bideo dibertigarri bat antolatzea erabaki genuen hasiera batetik eta lehen esan dugun bezala lortu dugulakoan gaude. Gainera, bideoan klaseko taldekideek ere parte hartu izan dute, beraien arreta bermatuz eta interesa piztuz.

    Aurkezpenari amaiera emateko, oparitxo bat eman diegu klasekideei: blog bat sortu dugu guztiok parte hartu ahal izateko eta nahi ditugun gauzak lagunekin konpartitzeko. Oso erabilgarria da, bertan gure zalantzak aipa ditzakeegulako eta gustuko ditugun gauzen berri ere emateko.

   Azkenik, geure aurkezpena egin ahal izateko erabili genuen materiala jarriko dugu zeuen esku. Hona hemen link batzuk:



miércoles, 18 de abril de 2012

11. saioa: Aurkezpenak1

AURKEZPENAK

Aste Santua amaitu eta klasera bueltatu gara berriz ere!!

Aurkezpenak izan ditugu gaurkoan, hiru talderen eskutik (JakinminezikasiEtorkizuna eraikitzenArmonikalewinsky)! Danak desberdinak, diferenteak, ezberdinak, oso... baina hala ere izan dute zer edo zer amankomunean: BEREZITASUNA. Denek egin dute lan polita denon aurrean aurkezteko griñaz, gogotsu.

Baina orain bakoitzari buruzko balorazioa egitea dagokigu!

Esan dugunez, Jakinminez ikasiz izan da lehenego taldea; Joana, Alberto, Iratxe eta Janire. Euren aktore/aktoresa konpetentziak erakutsi dizkigute, "Callejeros" programa antzerako bat eginez! Gaurkoan drogak, Maldivak edo Thailandiari buruzkoa  izan beharrean Blogei buruzkoa izan da programa! Blogen mundua murgildu gaituzte, Haur Hezkuntzako irakasle batzuen iritzia gelara ekarriz. Irakasgai honetan blogen gaia maiz atera da, eta talde honi esker orain badakigu zein izan daitekeen blogen erabilera Haur Hezkuntzan!

Etorkizuna eraikitzen aurkeztu diguten gaia teknografia izan da. Nora, Imanol, Itxaso eta Anek bideo batean ustartu dituzte irakasleen jarrera on eta txarren adibideak eta bakoitzaren teknografia laburrak. Lehenengo partea oso ona izan da, adibide soil eta argiekin ikustarazi baitigute zein den etorkizunean hartu beharreko jarrera! Euren teknografiei dagokionez, gelakideak ez ezik gure hurbileko lagunak ere badira, beraz asko emozionatu gaituzte egindako bideoekin! Bideoetan txikiak zireneko argazkiak jarri dituzte, identifikatzen dituzten esaldi laburrekin eta Ken Zazpiren "Itsasoa gara" abestia azpitik jarrita, benetan oso polita izan da, unkitu gaitu, eskerrik asko talde!!!

Saioa bukatzeko, Armonika Lewinskyren aurkezpena izan dugu, Itxaso, Jabi, Endika eta Ainhoaren eskutik ( beltzez jantzita denok, oso ondo sinkronizatuak =) ). Taldeka jesarri gara eta guztion eskuak zintarekin lotu dituzte, hasieran teknologia berriekiko erresistentzia horiek errepresentatuz. Musika, Irudiak, Bideoa, dena oso oso ona eta landua izan da! Zuhaitza eta haziaren metafora oso originala izan da, eta sortutako ambientea ere!
Bukatzeko lehen aipatutako "kate" horiek apurtu eta erresistentzia horietatik libre geratu gara!


Guztiek baliabide desberdinak erabili dituzte, aurretik erabili ez zituztenak ziur aski. Honek onurak ekarri ditzakelakoan gaude, etorkizunari begira batez ere. Norberak egindako lanaz zein besteek eskaini dizkigutenetan oinarrituz sorlan berriak ekoiz ditzakegu, desberdinak, berriak...

Azkenik esatea, bakoitzak bere xarma izan duela. Hunkituarazi gaituzte, barre algarak sortarazi dizkigute, zer etorriko zer etorriko zai egonarazi gaituzte, jakinminez... laburki esanda, gaurkoan GOZATU dugu!!
MILA ESKER TALDE!!



Gaurkoan txikiko maitagarri hauen barre algarak eskaini nahi dizkizuegu... DASTA ITZAZUE!




ALGARAK - URDURITASUNA- DESBERDINA - HASIERA


"El hombre sufre tan terriblemente en el mundo que se ha visto obligado a inventar la risa"  Friedrich Nietzsche (1844-1900) (filosofo alemana)