domingo, 25 de marzo de 2012

8.saioa: MARTXAN!

Lana badoa aurrera!
Asteleheneko saioa aire freskoa ekarri zigun lauroi. Aurreko asteko noraeza eta estresari agur esan diogu eta lanari ekiteko prest sentitzen gara orain!





Bideoak, artikuluak etab. irakurri eta informazioz hornitu ostean, lana egiteko ideiak bakarrik etorri dira gure buruetara! Orain ideia horiek ordenatu, prozesatu eta aurrera eraman beharko ditugu, betiere ilusioz eta lana ondo egiteko gogoz!

Azkenik, klasekideen hitzak entzuterakoan esaldi bat etorri zitzaigun burura...

Ez da helmuga bukaera, garrantzitsuagoa dugu bidea.

Goza dezagun prozesuaz eta bideaz, animo!




 PLANIFIKAZIOA-MARTXAN-MOTIBAZIOA-ILUSIOA

lunes, 12 de marzo de 2012

Bitxikeria: KONTUZ SARE SOZIALEKIN!

 Hone hemen sare sozialen arriskuei buruz abisatzen gaituen bideoa! Ikusi eta gozatu!





7. saioa: lanari ekin!

Astelehena estres maila handiz hasi dugu. Pasa den astean orlako argazkien kontuarekin aritu ginenez, gaur klasera ailegatu bezain laster pentsatzen genuen baino lan gehiagorekin egin dugu topo: sarrerak, gelan aurkezteko lana...

Lan bat aurkeztu behar dugula?? Zer?? baina nola? noiz? nortzuk? zeri buruz? Galduta ikusi dugu gure burua momentu batez. Alaitzi galdetu eta hasierako pausuak egiten lagundu digu: zein den guri egokitutako gaia, nondik hasi dezakegun...








Gaurko astea gure burua informazioz betetzen pasako dugu: testuak, bideoak...
Egia esan, astoratuta sentitzen gara, baina lanari ekin beharko diogu IRAKASLEEN KONPETENTZIE BURUZKO SUPEREZAGUTZA sortzeko.


Ez dugu ba beste askotan gure burua noraezean sentitu? eta ez dugu azkenean lana eta estres guzti hori gainditu? Itxaropena galdu behar den azkeneko gauza da!



NORAEZA - ESTRESA - ITXAROPENA - SUPEREZAGUTZA




"La esperanza hace que agite el naufrago sus brazos en medio de las aguas, aún cuando no vea tierra por ningún lado".


6. saioa: GLOGSTER

Gaurkoan tresna berri bat aurkeztu digu irakasleak (glogster). Bertan, musutruk posterrak egiteko aukera dUgu. Norberak bere irudimenari hegan egiteko aukera eman eta artelanak sor daitezke!

Irakasleak besterik gabe aurkeztu zigun web orrialde hau, inongo azalpen berezirik eman gabe. Horregatik, hasiera batean apur bat galduak sentitzen ginen, noraezean. Baina azkar ekin genion lanari eta tresna horren nondik norakoak deskubritzen joan ginen. Gu geu hasi ginen tresna honekin saltseatzen eta geure Aurkezpenerako poster bat sortu genuen imajinazio apur bat erabiliz.

Tresna hau baliagarri gerta daitekelakoan gaude lan egiteko beste modu bat delako, modu erakargarri berria. Haurren atentzioa bereganatzeko aukera paregabea!!

Glogster muga bako unibertsoa dugu!



"Sólo dos cosas son infinitas, el universo y la estupidez humana... y no estoy seguro de lo primero."
Albert Einstein 




MUGARIK EZ - IRUDIMENA - TRESNA - SALTSEATU

5.saioa: Materian sakonduz

  Gaurko saioan jende gutxi bildu da gelan. Inauteriak direla eta, ikaskide gehienak ez dira etorri. Hala eta guztiz ere, guk gure blog-arekin jarraitu dugu sarreratxo hau eginez eta beste blogak ikusiz.Horrez gain, gauza berriak ikasi egin ditugu: javascript, URL, HTML, gadget, eta abar. Hasiera batean, orokorrean, ez genekien zertarako balio zituzten gauza hauek guztiak baina pixkanaka-pixkanaka denon artean erabilera aztertu dugu.Gehienentzat mundu berria izan da eta oso gustura egon gara gauza berri hauek deskubrituz. Horrela, gure bloga aldatzeko aukera izango dugu, gauza berriak erabiliz eta gainera gure ezagutzak ikaskide guztiekin konpartitzeko aukera izan dugu.
Gogora ezazu mundua gure eskuan dagoela eta gure esfortzua ezinbestekoa dela aurrerapenak egiteko. Munduan gauzak behin eta berriz aldatzen ari dira eta horregatik beti gauzak ikasteko prest egon behar gara.MUNDUA ALDATZEKO AUKERA DAUKAZU!! ESERITA GERATUKO ZARA?



. Gaurko saioan bururatzen zaizkigun hitzak hauexek dira:  
AUKERA - ARDURA - ERABILERA - KONPARTITU

" Lo que sabemos es una gota de agua; lo que ignoramos es el océano"- Isaac Newton

lunes, 5 de marzo de 2012

Vaire balitz verre beharrean...

Aspaldi Jasone Osorok idatzitako artikulotxoa dugu hemen eta zuekin elkarbanatu nahiko nuke, berriz ere. Beti bezela, GOZATUZAZUE!
Eta dena akats bategatik. Emakumeok kristalezko oinetako
baten barruan harrapatuak gaude okerreko itzulpen bategatik.
Izan ere, Charles Perraultek Errauskine idatzi zuenean, larruzko
oinetakoa irudikatu zuen. Larrua frantsesez vaire esaten da. Baina
badirudi erruren bat egon zela itzulpena egiterakoan eta vaire jarri
behar zuen tokian verre agertu omen zen. Eta verre hitzak beira
esan nahi du. Akats bat, beraz. Erru horrek eman dio, besteak beste,
ipuinari bere ospea. Agian zapata larruzkoa balitz ez litzateke horren
miragarria izango. Oinetakoa beiraz egina izateak xarma berezia
ematen dio istorioari.
Emakume gehienok desiratu izan dugu noiz edo noiz kristalezko
zapatak janztea, horrek nolabait printze urdina bereganatzea
ekarriko baligu bezala. Inozoak gu. Eta inozoak txiki-txikitatik horixe
erakutsi digutelako. Alegia, denbora pasa arren, garai berrietara
egokitu beharra izanda ere, halere, neskak neska garen unean
barnean ezkutatua daukagu Errauskineren konplejua. Guztiok
gara etxekoandre. Guztion ametsa da bizitza osoa iraungo digun
maitasuna aurkitzea. Guztiok pentsatzen dugu zoriontsu egingo
gaituen gizonezko bat ezagutuko dugula noiz edo noiz. Eta gizon
horrek konkistatuko gaituela. Beirazko oinetako zoragarria jantziko
digula egunen batean, berarekin esposatzeko eskatzen digun
heinean. Eta hortxe hasten da gure benetako kartzela. Beirazko
zapata madarikatu hori janztean….
Oinetako batek aldatu zuen Errauskineren bizitza. Hortxe amaitzen
da ipuina. Printzeak berarekin gaztelura eramaten duen unean. Eta
bukaera hori irakurrita irribarrea marrazten da haurren aurpegian.
Zeinen ondo! Errauskinek lortu du bere ama-orde eta ahizpa-orde
maltzurren aldamenetik ihes egitea. Lortu du sukaldean giltzapetua
egotetik Jauregi eder batean bizitzera joatea. Zortea izan du
Errauskinek. Merezi zuen, urte luzez triste eta goibel bizi izan baita.
Egunen batean salbatuko zuen norbaiten zain. Errauskine zintzoa,
ona, goxoa, ulerkorra, otzana, sekula ahotsik altxatzen ez duena.
Tokatu zaiona onartzen duena. Ahorik zabaldu gabe.
Bide horretatik engainatzen gaituzte. Txiki-txikitatik barneratzen
dugu emakumeok halakoxeak behar dugula izan. Lehen legea:
eskuzabalak, umilak, isilak, zalapartarik sortzen ez dutenak.
Horrelakoak izanik lortuko dugu egunen batean saria: bizimodua
aldatzea.
Hori bai, argi izanik bidean aurkituko ditugun areriorik handienak
emakumezkoak izango direla. Gu baino itsusiagoak izango direnak.
Gu baino tuntunagoak. Baina, inbidiak jota, gure bizitza ahalik eta
itogarraiena eta ilunena izaten saiatuko direnak. Horratx bigarren
agindua: emakumeen areriorik handiena beste emakume bat da.
Eskerrak hor dauden gizonak gu salbatzeko! Eskerrak zaldun eder
eta bihotz onekoak existitzen diren. Guk ezer egin gabe hurbilduko
zaizkigunak. Gure edertasunak eta onberatasunak erakarrita. Gure
lotsa eta nerabetasunak kitzikatuta. Gutxien espero dugunean
agertuko da. Sorpresaz. Gure atea joko du. Eta guk sartzen utziko
diogu, galderarik egin gabe. Azken batean, bera printzea da. Printze
urdina. Gu salbatzera etorri dena. Gure bizimodu tristetik askatuko gaituena. Paradisurantz eta etenik gabeko zoriontasunerantz
eramanaz. Hirugarren legea: emakume bat zoriontsu egingo duena
gizonezko bat izango da. Beti.
Beirazko zapata jantzita sartuko gara gazteluan. Pozik. Itxaropentsu.
Amesgaiztoa amaitu dela sinetsita. Baina….
Baina ipuinak ez dira hor amaitzen. Printze urdinaren estreinako
musuaren ostean egunerokotasuna dator. Eta egunerokotasun
horretan beirazko oinetakoak estutu egiten du. Ez baita batere
erraza kristalean harrapatutako zapata-parearen barruan ibiltzea.
Zauriak egingo dizkigu. Azazkala urratuko. Estropozu egingo dugu
behin eta berriz. Baina zapata kentzeak ikara sortzen digunez, bere
horretan jarraituko dugu. Nork arriskatu nahi du oinutsik ibiltzera?
Hobe estutzen digun zapata, biluztutako oin bakartia baino. Hobe
zauritxoz betetako hanka, minik eta oinazerik gabeko bizimodua
baino. Salbatu gaituen printze urdinaren ondoan bizitzearen truke
zerbait ordaindu beharko da. Gure oinen osasuna. Beirazko zapatak.
Takoidun oinetakoak. Oina, eta arima estutuko dizkigun euskarria.
Lotuta berriz. Baina gizonezko baten ondoan.
Horratx laugarren legea: oinetakoak estutu egiten du, baina
oinazeak merezi du printze urdina alboan baldin badaukazu. Hobe
estu, bakarrik baino.
Urtebete pasatxo behar izaten dugu zutik ipini eta oinez hasteko.
Bizitza osoa behar dugu beirazko zapata jantzita eroso sentitzen
ikasteko.
Eta dena akats baten ondorioz. Zeren, batek daki, agian verre
beharrean vaire balitz….. Errauskineren zapata beirazkoa izan
beharrean, larruzkoa balitz…. Larrua bigundu egiten da ibiliaren
ibiliaz. Larruak gure azalaren antzekotasun handiagoa dauka.
Denborak xamurtu egiten du. Larrua, gaizki tratatu ezkero, puskatu
egiten da. Zulatu. Agian…. Errauskineren zapata larruzkoa balitz
zulatu egingo litzateke azkenean. Eta behatz potoloak askatasunaren
haizea sentituko luke. Eta oinetako barruan geratzen diren behatzak
baino hobe bizi dela ohartuko litzateke. Aske. Litekeena da kasu
horretan Errauskinek zapata kentzeko ausardia izatea. Ortozik
bizitzeak pena merezi dezakeela erabakitzea. Posible da gaztelutik
atera nahi izatea. Beste printze batzuk existitzen direla jakitea. Eta
adiskide izan ditzazkeen emakume asko dagoela ohartzea. Vaire
balitz verre beharrean…
Istorioa berridatzi egin behar da. Gure seme-alabek ez dezatela
paradisua eskainiko dien beirazko zapatekin ametsik egin. Horrek
ahul egingo ditu-eta.
Jasone Osoro.

viernes, 2 de marzo de 2012

4. saioa: ERANTZUNAK BILATZEN

     Gaurko saioa guztiz ezberdina izan dela esan dezakegu. Klasean bertan egon gara eta hasiera batean uste genuena ez da bete, hau da, klasera sartu baino lehen klase teoriko hau txapa hutsa izango delakoan geunden baina guztiz kontrakoa gertatu da. Gure ikaste prozesua ahalik eta gehien errazteko, irakasleak orain arte egin dugunaren erreflexioa egitea proposatu digu. Horretarako, talde txikietan bildu gara bakoitzak bere zalantzak eta nahiak adieraziz. Talde txikietan gure ideiak adierazi eta gero, talde handian azaldu dugu talde txikietan proposaturikoa. Horren ondorioz, saio hauetan egindakoa askoz hobeto ulertu dugu, ideiak sailkatu eta argitu ditugulako. Talde txikietan iritzi desberdinak egon arren, ondorioa antzekoa izan da talde guztietan: OROKORREAN GALDUTA GAUDE!!!
   Blog-aren erabilera aztertu dugu: zertarako balio duen, euren ezaugarriak, nola moldatu diseinua, bloga-rekin egin daitzezkeen gauzak, etab. Blog-aren erabilera aztertu eta gero atera den ondorio nagusia hauxe da: Haur Hezkuntzan umeekin erabili ez arren, gurasoekin kontaktuan egoteko baliabide oso ona dela esan dezakegu, gurasoek momentu guztietan umeek egindako gauzen berri izateko.
     Irakasgai honetan metodologia ezberdina erabiltzen dugunez, beldur gara. Gertatzen zaiguna normala da, betiko metodologiara ohituta gaudelako, hots, irakasleak klasera heltzen direnean euren irakasgaia azaltzen digute eta ikasleen papera entzutea eta apunteak hartzea besterik ez da. Horregatik kezkatuta gaude, aldaketaren beldur baikara. Txip-a aldatuz gero askoz gehiago ikasiko dugula konturatuko gara, irakasgai honetan gauzak gure kabuz ikertzen ditugulako eta aldi berean irakaslearen laguntza daukagulako momentu guztietan. Elkarren artean lagundu behar dugu.

GOGOAN IZAN IKASKUNTZAREN PROTAGONISTAK GARELA!!!


“Los logros más importantes no se miden solo por los resultados, sino por el esfuerzo que ponemos en realizarlos"


Hauek dira gaurko klasearen ondoren aukeratu ditugun hitzak: PROTAGONISTA- BATERATZEA- GALDUTA - TALDEKA - 


jueves, 1 de marzo de 2012