lunes, 14 de mayo de 2012

Azkenengo sarrera

"Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak".  Orain dela lau hilabete orain arte izandako irakasgaiekin zerikusirik ez duen irakasgai honen izena entzun genuen lehenengo aldiz. Lehenengo saioan lauhilabete honetan zehar gure ikaskuntza prozesuan laguntzaile izango zena ezagutu genuen: Alaitz. Irakasle berria, gaztea, eta nahiz eta momentu horretan jakin ez, irakasgaia bezain desberdina.

     Alaitz jakinaren gainean zegoen: teknologia berriek sentimendu oso desberdinak sortarazten dituzte pertsonengan; beldurra, jakinmina, interes eza... eta horregatik, taldea gehiago ezagutzeko asmoz , talde bakoitzak teknologia berriekiko sentitzen zituen erresistentziak gelarekin konpartitzea eskatu zigun. "Erresistentzia horiei agur esatea lortuko dugu?" Hori izan zen gure galdera.

     Esan bezala, izandako lehenengo erronka blog-a sortzea izan zen: laumilakolore.blogspot.com. Blogak ezagutu ezagutzen genituen, baina geure blog propioa izan eta maneiatzen EZ. Laster hasi ginen blog-a eraikitzen, apaintzen... horretarako guretzat ezezagunak ziren terminoak erabiltzen hasi ginen: javascript, URL, HTML, gadget, etab. Gehienentzat mundu berria eta ezezaguna izan zen. Izan ere, blog-a martxan jartzea ez zen lan makala izan, jendea orokorrean galduta eta kezkatuta zebilen, baina horri aurre egiteko, irtenbideak bilatzeko saioa izan genuen, non metodologia berriaren eta egin beharreko blog-aren inguruan hausnartu genuen.
  
Behin arazo eta zalantzak argituta, materian sakonduz joan ginen eta blog-a sortuz joan ez ezik, programa berriak ezagutzen ere hasi ginen. GlosterEdu adibidez. Programa honekin, posterrak egiteko aukera izan genuen, irudimena landuz.
  
  Arazoak lasaitasunez argitzen direnean, emaitzak beti onak dira. Beraz, hurrengo saioak inongo arazorik gabe igaro ziren. Baina, Alaitzek egin beharreko lana aurkeztean"noraeza","galduta gaude", "estresa" hitzak berriro entzuten ziren. Jendeak ez zekien zer egin behar zuen, nola planteatu behar zuen lana, Alaitzek zer eskatzen zuen ...Orain zer da egin behar duguna?

     Noraezari agur esan, txipa aldatu eta lanari ekin genion! Gure gaia irakasleen konpentziak IKT inguruan zen. Artikuluak irakurtzen eta bideoak ikusten hasi ginen, baina galdera asko enituen gure buruetatik korrika, "Nola antolatuko dugu lana?" "Zein baliabide erabiliko ditugu?"Hasiera batean ez genekien nola bideratu, gaia oso teorikoa baitzen eta hasieratik gure helburua jendea ez apertzea eta gozatzea baitzen. Pentsatuz eta pentsatuz, bideo dibertigarri bat egitea erabaki genuen, telebistako programa batean oinarrituta: 50x15!! (Bideoa)

     Lana egiterako orduan, hainbat zailatsunekin topo egin genuen: baliabideak, materiala, denbora falta, estresa...Lan on bat egin nahi dugu bai ez daukagu denborarik! EZ DA POSIBLE!!!! Pentsamendu negatiboak alde batera utzita, lana egin genuen, emaitza oso positiboa izanik.

     Aste santutik heldu bezain laster, lehenengo aurkezpenak hasi ziren. Taldeek urduritasuna alde batera utzita, zelako lanak egin zituzten! Orokorrean oso maila altua egon zen! Hiru lan eta hirurak guztiz ezberdinak!! OSO ONDO TALDE!!

     Aurkezpenekin jarraituz, gure lana aurkezteko momentua heldu zen!! Lana aurkezteko ordua heldu eta nola ez, eragozpenak! Baina bueno, egindakoa aurkeztu eta kritika ez zen hain txarra izan! Egindako lanarekin pozik gaude, gogotsu eta pozik egin dugu eta!
Gure aurkezpenaz gain, beste bi ere egin ziren, guztiak oso onak eta desberdinak izanik: Eskola 2.0 eta Teknografia. Lehenengoari dagokionez, bakarrik esatea Haur Hezkuntzan zer-nolako proiektuak lantzen diren ikustea oso erakargarria izan dela. Bigarren kasuan, movie maker programa nola erabiltzen zen ikasi genuen, emaitza oso positiboak lortuz. ZORIONAK GUZTIONTZAT!!

     Aurkezpenen hirugarren eguna helduta, aurkezpenak politak, eramangarriak, landuak, entretenigarriak eta hunkigarriak izan direla esan dezakegu. Gure sentimenduak adierazteko aukera izan dugu eta sentimenduak adieraztearen garrantzia azpimarratu da aurkezpenen zehar. Hunkigarriak izan dira benetan!! Asko gustatu zaizkigu bertan landutako gaiak!! LAN ONA NESKA-MUTILAK!!

     Azken aurkezpenak! Aurkezpenak egiteko azkenengo eguna helduta, falta ziren taldeek aurkeztu zuten lana: Erretako pizza eta Astero ostera!! Lehenengo taldeak komikien munduari buruz hainbat gauza aurkeztu digute, komikien erabilera bultzatuz. Irakasteko modu praktiko, erakargarri zein dibertigarria iruditu zaigu eta umeek eurek erabili ditzaketena (PIXTON). Bigarren taldeak Eskola 2.0 gaia jorratu du eta hobeto azaltzeko prezi programa erabili dute. Programa ona iruditu zaigu gaiak beste modu batean antolatzeko. Primeran talde!! OSO ONDO EGIN DUZUE!!

     AZKEN EGUNA HELDU DA! Kurtsoa amaitu da eta ikusi duzue zenbat gauza egin ditugun? Pixkanaka-pixkanaka hasierako helburuak lortu ditugu eta gure jakintza handiagotuz joan gara. Tolerantzia eta pazientzia landu dugu, erronka berrien aurrean "oso zaila da, ez dut lortuko" esaldia alde batera utziz, eta "KAPAZA NAIZ" pentsatuz.
Ziklo edo etapa bat bukatzen bada, baina oso bukaera ona izan duela ezan dezakegu. Izan ere, baliabide berriak erabiltzen ikasi ez ezik, beste metodologia bat ezagutu dugu, klaseko giro ezinhobearekin.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI, BAI ALAITZ, BAI IKASKIDE GUZTIEI!

"No es un adiós, es un hasta luego."





No hay comentarios:

Publicar un comentario